XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Oporretarako planakIngalaterrako unibertsitateetan maiatzean egiten dira azterketak.
Paul belarretan etzanda zegoen azterketa-gelaren aurrean.
Ondoan, beraren lagunak, Sheila eta Charles, zeuden eserita.
Unibertsitatean lehen kurtsoko ikasleak ziren hirurak, eta kurtso-bukaerako azterketak egiten ari ziren egun haietan.
Handik ordu erdira zuten hurrengo azterketa.
Baina hiru ikasleak ez ziren ari hizketan hurrengo azterketaz; beren oporrei buruz ari ziren.
- Nora zoaz uda honetan? - galdetu zion Sheilak Pauli.
Galesera - erantzun zion Paulek - .
Landetxe
- Landetxea duzu Galesen? - galdetu zion Charles-ek.
- Ez da nirea - erantzun zion Paulek - .
Osabarena da.
Normalean bera joaten da hara oporrak pasatzera; baina aurten
- Eta zuek, nora zoazte oporretan? - galdetu zien Paulek .
- Ez dakigu - erantzun zion Sheilak - .
Ez dugu oraindik erabaki
- Zergatik ez zarete biok Galesera etortzen? - esan zien Paulek - .
Nirekin pasatuko dituzue aste bat edo bi.
- Zer iruditzen zaizu, Charles? - galdetu zion Sheilak.